miércoles, 31 de mayo de 2017

Mila esker zuen harreragatik!

Maiatza amaitu da, eta honekin gure Maiatzeko udaberriko bilduma.

Mila, mila, mila, bost mila, ehun mila, infinitu mila,… esker eman diozuen harreragatik. Izugarria izan da. Benetan, emozionatu egin naiz partekatu dituzuen sarrerak ikusita, kontutan hartuz zuetako batzuen blogetan euskarazko sarrerak agertzen hasi direlako 😘 . Lan ona!




Abenduan ideia honekin hasi nintzenean lotsati hasi nintzen, nor nintzen ni saltsa honetan sartzeko!. Gainera, ezjakintasunak (eta lehenago ez informatzeak) InLinkz ordaintzekoa zela konturatu nintzenean, lehen sarrera ponpoxa egitean, 10 egunekoa bakarrik zela ikusita, nire gogo guztiak bertan bera gelditu ziren. Domeinua erosi (.eus ez da bat ere merkea eta abenduaren 3ko eskaintza galdu nuen L) eta orain hau ordaindu behar hilero puf, lur jota gelditu nintzen.

Apirilean berriz martxan jarri nuen, alabaren galdera zebilkien buruan “Ama, zer egin dezakegu euskararen alde?” (hauetako egunen batean kontatuko diot bere amak egin duena J ). Nahiko harrera ona izan zuen, kontutan izanik irudirik gabeko loturak zirela, eta poltsaren bat saldu nuenez, bertan inbertitzea ideia ona iruditu zitzaidan, eta egun batzuetara “pro” egin nintzen.

Eta Maiatzekoa iritsi zen, zer esango dizuet 34 sarrera daramazkigu lotuta momentu honetan eta hori guztia ZUEI ESKER DA!!!

Ekainekoa ireki egingo dut eta ondoren, ekainaren 21ean, hasieran pentsatuta nuen bezala egingo dut: urtaroka.

Hau da, 2017koUdaberria – Ekaineko bilduma hilaren 21era arte irekita egongo da. Ondoren Udako bilduma irekiko dut, irailaren 21era arte.

Bitartean, zuen sarrerenlaburpenak Instagram-en zabaltzen joango naiz, argazkiak bihotzez betetzen eta euskarazko sarrerak txalotzen.


Bihotz biotzez, mila esker: 4eta2, Non dago titarea?, Izebaren Txokoa, Laino danengainetik, Nire Josteko Txokoa, Kaxa eta Pototi, Maider Masustak, Hirutxoak, 4pmEskulanak,… zuek gabe honek ez luke zentzurik izango. Segi horrela!


@DoneByAna

3 comentarios:

  1. Eskerrikasko zuri aukera emateagatik!!

    ResponderEliminar
  2. Mila esker zuri. Gure lana ezagutarazteko ematen diguzun aukerarengatik!!

    ResponderEliminar
  3. oso lan ederra da euskara bultzatzeko. Nire bloga gaztelaniaz dago, baina, batek daki, agian eguneren batean sarreraren bat euskeraz egingo dut... Niretzat lan handia izango hizkuntz polit hau normalean erabiltzen ez dudalako, baina merezi egingo du saiatzeak!
    Musu handi bat eta zorionak!! Helena

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.