Maiatza amaitu
da, eta honekin gure Maiatzeko udaberriko bilduma.
Mila, mila, mila,
bost mila, ehun mila, infinitu mila,… esker eman diozuen harreragatik.
Izugarria izan da. Benetan, emozionatu egin naiz partekatu dituzuen sarrerak
ikusita, kontutan hartuz zuetako batzuen blogetan euskarazko sarrerak agertzen
hasi direlako 馃槝 . Lan ona!
Abenduan ideia
honekin hasi nintzenean lotsati hasi nintzen, nor nintzen ni saltsa honetan
sartzeko!. Gainera, ezjakintasunak (eta lehenago ez informatzeak) InLinkz ordaintzekoa
zela konturatu nintzenean, lehen sarrera ponpoxa egitean, 10 egunekoa bakarrik
zela ikusita, nire gogo guztiak bertan bera gelditu ziren. Domeinua erosi (.eus
ez da bat ere merkea eta abenduaren 3ko eskaintza galdu nuen L) eta orain hau ordaindu behar hilero puf,
lur jota gelditu nintzen.
Apirilean berriz martxan jarri nuen, alabaren galdera zebilkien buruan “Ama, zer egin dezakegu
euskararen alde?” (hauetako egunen batean kontatuko diot bere amak egin duena J ). Nahiko harrera ona izan zuen, kontutan
izanik irudirik gabeko loturak zirela, eta poltsaren bat saldu nuenez, bertan
inbertitzea ideia ona iruditu zitzaidan, eta egun batzuetara “pro” egin nintzen.
Eta Maiatzekoa
iritsi zen, zer esango dizuet 34 sarrera daramazkigu lotuta momentu honetan eta
hori guztia ZUEI ESKER DA!!!
Ekainekoa ireki
egingo dut eta ondoren, ekainaren 21ean, hasieran pentsatuta nuen bezala egingo
dut: urtaroka.
Hau da, 2017koUdaberria – Ekaineko bilduma hilaren 21era arte irekita egongo da. Ondoren
Udako bilduma irekiko dut, irailaren 21era arte.
Bitartean, zuen sarrerenlaburpenak Instagram-en zabaltzen joango naiz, argazkiak bihotzez betetzen eta
euskarazko sarrerak txalotzen.
Bihotz biotzez,
mila esker: 4eta2, Non dago titarea?, Izebaren Txokoa, Laino danengainetik, Nire Josteko Txokoa, Kaxa eta Pototi, Maider Masustak, Hirutxoak, 4pmEskulanak,… zuek gabe honek ez luke zentzurik izango. Segi horrela!
@DoneByAna
@DoneByAna