mi茅rcoles, 31 de mayo de 2017

Mila esker zuen harreragatik!

Maiatza amaitu da, eta honekin gure Maiatzeko udaberriko bilduma.

Mila, mila, mila, bost mila, ehun mila, infinitu mila,… esker eman diozuen harreragatik. Izugarria izan da. Benetan, emozionatu egin naiz partekatu dituzuen sarrerak ikusita, kontutan hartuz zuetako batzuen blogetan euskarazko sarrerak agertzen hasi direlako 馃槝 . Lan ona!




Abenduan ideia honekin hasi nintzenean lotsati hasi nintzen, nor nintzen ni saltsa honetan sartzeko!. Gainera, ezjakintasunak (eta lehenago ez informatzeak) InLinkz ordaintzekoa zela konturatu nintzenean, lehen sarrera ponpoxa egitean, 10 egunekoa bakarrik zela ikusita, nire gogo guztiak bertan bera gelditu ziren. Domeinua erosi (.eus ez da bat ere merkea eta abenduaren 3ko eskaintza galdu nuen L) eta orain hau ordaindu behar hilero puf, lur jota gelditu nintzen.

Apirilean berriz martxan jarri nuen, alabaren galdera zebilkien buruan “Ama, zer egin dezakegu euskararen alde?” (hauetako egunen batean kontatuko diot bere amak egin duena J ). Nahiko harrera ona izan zuen, kontutan izanik irudirik gabeko loturak zirela, eta poltsaren bat saldu nuenez, bertan inbertitzea ideia ona iruditu zitzaidan, eta egun batzuetara “pro” egin nintzen.

Eta Maiatzekoa iritsi zen, zer esango dizuet 34 sarrera daramazkigu lotuta momentu honetan eta hori guztia ZUEI ESKER DA!!!

Ekainekoa ireki egingo dut eta ondoren, ekainaren 21ean, hasieran pentsatuta nuen bezala egingo dut: urtaroka.

Hau da, 2017koUdaberria – Ekaineko bilduma hilaren 21era arte irekita egongo da. Ondoren Udako bilduma irekiko dut, irailaren 21era arte.

Bitartean, zuen sarrerenlaburpenak Instagram-en zabaltzen joango naiz, argazkiak bihotzez betetzen eta euskarazko sarrerak txalotzen.


Bihotz biotzez, mila esker: 4eta2, Non dago titarea?, Izebaren Txokoa, Laino danengainetik, Nire Josteko Txokoa, Kaxa eta Pototi, Maider Masustak, Hirutxoak, 4pmEskulanak,… zuek gabe honek ez luke zentzurik izango. Segi horrela!


@DoneByAna

lunes, 1 de mayo de 2017

2017ko Udaberria - Maiatzeko bilduma

Ongi etorri 2017ko Udaberriko maiatzeko bildumara.

Esteka festan partehartzeko arauak irakurri eta gozatu!

Arauak:


  • Gehitu Euskaraz idatzitako sarrerak, Eskuz Egindako zuen lanekin
  • Loturak Urtaroka sartu ahal izango dituzue (hasiera batean urtaro bakoitzak 3 sarrera izango ditu, bat hilabete bakoitzeko)
  • Hilabete honetan idatzitako sarrerak izan behar dira, apirilean 
  • Sarrera honetara lotura jarri beharko duzue bueltan
  • Beste sareetan #EuskarazEskuzEgina, #EskuzEgina edota @EskuzEgina erabili 

Animo eta ondo pasa!

martes, 4 de abril de 2017

2017ko Udaberria - Apirileko bilduma (II)

Ongi etorri 2017ko Udaberriko apirileko bildumara.

Esteka festan partehartzeko arauak irakurri eta gozatu!

Arauak:

  • Gehitu Euskaraz idatzitako sarrerak, Eskuz Egindako zuen lanekin
  • Loturak Urtaroka sartu ahal izango dituzue (hasiera batean urtaro bakoitzak 3 sarrera izango ditu, bat hilabete bakoitzeko)
  • Hilabete honetan idatzitako sarrerak izan behar dira, apirilean 
  • Sarrera honetara lotura jarri beharko duzue bueltan
  • Beste sareetan #EuskarazEskuzEgina#EskuzEgina edota @EskuzEgina erabili 
  • Animo eta ondo pasa!

2017ko Udaberriko Apirileko Sarrera Bilduma



lunes, 3 de abril de 2017

2017ko Udaberria - Apirileko bilduma


Ongi etorri 2017ko Udaberriko apirileko bildumara.

Esteka festan partehartzeko arauak irakurri eta gozatu!

Arauak:

  • Gehitu Euskaraz idatzitako sarrerak, Eskuz Egindako zuen lanekin
  • Loturak Urtaroka sartu ahal izango dituzue (hasiera batean urtaro bakoitzak 3 sarrera izango ditu, bat hilabete bakoitzeko)
  • Hilabete honetan idatzitako sarrerak izan behar dira, apirilean 
  • Sarrera honetara lotura jarri beharko duzue bueltan
  • Beste sareetan #EuskarazEskuzEgina#EskuzEgina edota @EskuzEgina erabili 
  • Animo eta ondo pasa!

domingo, 11 de diciembre de 2016

Helburua eta arauak

Zer nahi dugu lotura bilduma honekin?

  • Sarrerak euskaraz idatzita egon behar dute. Zuek aukeratu: sarrera osoa, elebiduna, argibide batzuk,... Baina euskaraz idatzita egon beharko dute.
  • Sarrerak zuek eskuz egindako gauzei buruzkoak izan behar dute: Josi, ehundu, bitxiak, pastelak, egurra,...
  • Salmentarik ez, mesedez. Iritsiko dira zuen webgunera eta aurkituko dute denda, baina ez gara eskaparate bat izango.
  • Honen helburua, euskaraz idatzitako gure eskulanen bilduma lortzea da.
  • Besteen lanak errespeta ditzagun. Hobeagoak edo txarragoak izango dira. Politagoak edo itxusiagoak. Gustatzen ez bazaizkizu, segi hurrengoarekin 
  • Arauak betetzen ez dituzten loturak kendu egingo ditut.


Arauak:

  • Gehitu Euskaraz idatzitako sarrerak, Eskuz Egindako zuen lanekin
  • Loturak Urtaroka sartu ahal izango dituzue (hasiera batean urtaro bakoitzak 3 sarrera izango ditu, bat hilabete bakoitzeko)
  • Hilabete horretan idatzitako sarrerak izan behar dira 
  • Sarrera honetara lotura jarri beharko duzue bueltan
  • Beste sareetan #EuskarazEskuzEgina, #EskuzEgina edota @EskuzEgina erabili 
  • Animo eta ondo pasa!

Si has llegado hasta aqu铆 y buscas Link Parties en otros idiomas, visita la p谩gina de More Link Parties.

Link Party gehiago.

viernes, 9 de diciembre de 2016

Zer egin dezaket nik EUSKARAREN ALDE?


Zer egin dezaket nik EUSKARAREN ALDE?

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatu genuen. Aurtengo leloa: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" izanda.

Orain dela egun batzuk, alaba galdera horrekin etorri zitzaidan: "Ama, zer egin dezaket nik euskararen alde?" Eta zer erantzun gabe gelditu nintzen. Topikoak besterik ez zitzaizkidan etortzen burura: "gehiago hitz egin, dakigunok hitz egiten ez dugulako,…"
Etxean, gure artea, euskaraz hitz egiten dugu. Euskaldunon artean hitz egiten dugu, baina… zer gehiago?

Galdera buruan izan dut egun batzuetan eta azkenean ideia bat  etorri zitzaidan burura.
Azkenaldi honetan Link Parte / esteka festa / lotura festa-tan ibili naiz nire eskulanekin: txikientzako jositakoak, guretzako jositakoak, gizonentzako,… Talde horietan euskaldunak ere topatu ditut. Beraz, zergatik ez Euskaraz Eskuz Egindako lotura festa bat?

Ba bai, egin dut, eta hemen duzue. Ahal dudan bezain pronto abenduko loturak gehitzeko sarrera prestatuko dut. Arauak definitzen ari naiz. Baina gutxienez beharko duzuena zera da: Zuek idatzitako blog batean, zuek eskuz egindako lanak erakustea.

Hasi gauzak prestatzen! (Nik ere lan asko daukat, ez baitut sarrerarik euskaraz egin L )